XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxekoandreak, aurrenekoz pilarmonika aidean ikusi zuaneko deadarka asi zana, orain ontzien otsarekin balean karraxika bizia atera zuan; orrez gañera, aulkian exerita zeudenak aulki ta guzti erorita atera zutena.

Au guztia, banoan, sudur-zintz bat egin orduko, begi itx-idiki baten bitartean gertatu zan.

Irridun idurikoak zurikail biurtu.

Pirmin ta zillargiña jo nai zituzten.

Auek, orain alkarrekin, arpegia eman.

Etxeko gizona ere sartu zan iskanbillan.

¡Bai sarrerako mallak damutu ere! Emakume geiago jetxi dendara sesioa berdintzearren.

Ta alako zarata gogorra sortu zan iñork zein jotzen zuan ez zekiala; bada alkarrekin naspilduta kalte egiten zioten batak besteari, ta zartakoak ematerakoan bidalitako tokira iritxi ez ta tartean artzen zutena jo.

Ijito-auzia baño nastuago zebiltzan.

Gizon batentzat errezago zitzaion zartakoz, ostikoz ta irañezko zurrungillo artan sartzea egonean begira egotea baño.

Pilarmonika gaxoak, begi batzuk gutxiagotuarren, bere bizi guztian ez zuan egun ikusi uralako dantza pizkor ta kemendunik.

Maiak, lurreratutako egurrezko zaldia ematen zuan.

Antonio, zan bezin luzea, edo geiago, etzanda; korderik gabe zegoan oraindik.

Edo-ta, guk uste dugunez, kordea zetorkionean loak artuko zuan, ain luzaro zetzan lurrean.

Jausitako aulkiak oraindik ba'zeukan igidura ta berauxekin batzuek eta besteak estroposo eginda, aulkia zala-ta, baten batek arpegiarekin oñetakoak topatu zituan beerakoan.

Irakurlek barkatu bekit onen ondorengorik ez ba-dakit.

Nik oraintxe gogortxo ari zirala igarrita ospa egin nuan iskanbil artatik ta sekulan Sesiotegi-ra biurtzeko asmoa artuta daukat, naiz eta Sesiotegi izena kendu ta Goxotegi jartzen ba-diote ere.